XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeresanik eta sonarik ere badu Irurtzun-Andoain autobiak.

Alderdi itunlariek saioaldi berria egin dute, autobiaren eztabaida borroka armatuarena bilakatu nahairik.

Hauteskundeetarako egun gutxi geratzen direnean nahiko panorama kontraesanguratsua dugu.

Emandako hitza jateko joera are eta maizago azaltzen da.

Arzallusek Herri Batasunaren aurka ez duela ezer esango adierazi bezain pronto, bai bere alderdiak bai gainerantzeko guztiek egunkarion titularrak betetzen dituzte HBren aurka Ardanzak Akitaniara eginiko bidaian ikusi.

Prentsak eta deklarazioak, ordea, askotan konfundi gaitzake, izan ere, PSOEk duen lehentasuna desfiguratzen saia daitezke, bere intentzioak, oraingoan, garbi erakutsi arren, HBk Gipuzkoan lehen postua galtzeko arituko direla esanez.

HBri aurre ekiteko egunkariak ez ezik egurra ere erabiliko duela ezin ukatu.

Larunbatean Bilbon emandakoa lekuko. XOARRE.